Smartphoneak pausuak kontatzen dizkit. Nola kendu?
  • Txopi Txopi Now 100%

    Beste aukera bat Android mailan aplikazio horri jakinarazpenak bidaltzeko baimena kentzea izan daiteke. Horretarako, adibidez, jakinarazpen horietako bat pixka bat eskuinera mugitu dezakezu eta mota hori konfiguratzeko aukera duzula ikusiko duzu:

    Beste modu bat, horrelako jakinarazpen bati itxaron gabe egitea da. Jakinarazpenen zerrendan, amaiera-amaieran "Kudeatu" izeneko aukera bat dagoela ikusiko duzu. Bertan sartu eta ditxosozko aplikazio hori desgaitu. Horrela, bidaltzen dituen jakinarazpenik ez duzu ikusiko.

    1
  • Smartphoneak pausuak kontatzen dizkit. Nola kendu?
  • Txopi Txopi Now 100%

    Aplikazioek urratsak zenbatzeko gailuaren azelerometroa eta giroskopioa erabiltzen omen dute. Hauek kokapenik eta bestelako datu problematikorik ematen ez omen dutenez, uste dut baimen berezirik eskatu gabe lor ditzaketela. Beraz, app horrek, ez du ikusi edo ezeztatu dezakezun baimen bat behar egiten duena egiteko.

    Nire gomendioak:

    • App horren ezarpenetan mugimenduarekin zerikusia izan dezaketen aukerak desgaitu (dagoeneko egingo zenuen baina tira).
    • App hori desinstalatu. Xiaomik usten ez badizu egoera bitxian zeundeke, salagarria esan nahi dut.
    • Ezin badituzu goikoak egin, telefonoari beste sistema eragile bat instalatu beharko diozu, Xiaomiren kaka guzti hauek izango ez dituen libre bat adibidez.
    2
  • AA testua irudi bilakatzeko, hasierako inpresioak
  • Txopi Txopi Now 100%

    Oso interesgarriak egin dituzun probak eta kontatu duzuna. Eskerrik asko!

    Pertsonak marrazten ikasi baino lehenago agian Midjourney-n euro batzuk inbertitu nahiko dituzu. Komiki hau ikusita, ematen du pertsonaia berdina egoera desberdinetan erabiltzearen kontu hori egiteko aukera ematen duelako diot: https://www.lacasadeel.net/2022/08/comic-por-inteligencia-artificial.html

    1
  • WordPress-ek 20 urte
  • Txopi Txopi Now 100%

    Animatuz gero, urteurren honetarako prestatu dituzten logotipoetako bat jar dezakezu zure WordPress webgunean: https://wp20.wordpress.net/download-the-wp20-commemorative-logos/

    1
  • wp20.wordpress.net

    Aurten, maiatzaren 27an, WordPress software libreak 20 urte beteko ditu. Blogak eta antzeko webguneak egiteko erabiltzen da eta bere esparruan erabiliena da. Hain da arrakastatsua Interneten dauden webguneen % 42a WordPress-ekin egina dela. **Librezale** taldeak bere muina eta hedapen erabilienak euskaratzen ditu. Software hau garatzen duen Automattic enpresak webgune hau sortu du urteurrena ospatzeko: https://wp20.wordpress.net/ **Zorionak** mundu osoan zehar barreiatuta dagoen WordPress komunitate zabal eta biziari! 💖

    2
    1
    peertube.eus

    Bideo honetan azaltzen da nola instalatu [F-Droid](https://f-droid.org/). Aplikazio bat da eta internetetik deskargatzen da. Ondoren "denda" modukoa da, aplikazio libreak instalatzeko balio duena. Playstore modukoa alegia.

    0
    0
    peertube.eus

    Bideo labur honetan [OBS](https://obsproject.com/) programarekin bideo tutorialak nola ekoizten ahal diren ikasi ahalko duzue. Hasiberrientzat pentsatua izan da eta zinez oinarri bat izateko baino ez du balio. Etorkizunean gauza konplexuagoak ikusteko eta ikasteko parada izango duzue.

    0
    0
    Python jakin gabe erabiltzen nazkatuta nao
  • Txopi Txopi Now 100%

    Coursera eta halakoetan ikastaro asko daude, Python lengoaiarenak ere bai, ziur. Zure lehen programazio lengoaia bada, dena urratsez urrats, xehatuta eta ariketa bakoitza bere ebazpenarekin datorrena behar duzu. Eta hasiberrientzako horrelako ikastaro bat agian ez duzu Pythonen aurkituko, baizik eta beste lengoaiaren batekin: PHP, JavaScript, Pascal...

    Programazioaren logika eta ohiko arazoak antzematen ikasitakoan beste lengoaia batzuk ikastea askoz errazagoa egingo zaizu. Gainera, gauza pila bat ia lengoaia gehienetan oso antzera egiten direla ikusiko duzu.

    Askok eta askok programatzen zuzeneko ikastaroetan ikasten dutela kontuan izan, akademietan eta horrela. Aste gutxiko ikastaro horietako batean, non irakasleari galtzen zaren bakoitzean galdetu diezaiokezun, aurrerapen handiak egin zenitzake. Eta azaldu bezala, ez luke asko axolako Python ez den lengoaia bat balitz.

    Beraz, bide lezexkagoak agian azkarrago eraman zaitzake zuk heldu nahi duzun helburura. Ez dakit, ideia batzuk ematearren da...

    Norbaitek ezagutzen du aipatu dudan bezalako ikastaro edo gidarik, dena urratsez urrats azaltzen duena eta soluzio guztiak dakartzana?

    2
  • WhatsApp <-> XMPP zubia
  • Txopi Txopi Now 100%

    Londondar Eta delakoak ez dakit zer duen hankartean, zuk bai? 😉

    Lisp emakume batek irakatsi zidan 👩‍🦰

    2
  • Testutik ahotsera (TTS)
  • Txopi Txopi Now 100%

    Badaude. Nik libre bat egutzen dut, EHU-ko Aholab-ek garatutako AhoTTS. Probatu demoa eta nahi baduzu deskargatu iturburu-kodea.

    Uste dut bertsio librea 2 ahotsekin datorrela, emakumezko bat eta gizonezko bat. Ez naiz inoiz saiatu deskargagarri dagoena exekutatzen.

    2
  • Googlek Element aplikazioa Play Storetik kendu zuenekoa
  • Txopi Txopi Now 100%

    Nik ez dakit galdera horren erantzuna. Edonola ere, ez daukat argi zer esan nahi duzun horrekin. Eskertuko nizuke pixka bat gehiago azalduko bazenu.

    1
  • element.io

    Artikuluan irakur daitekeenez, Element bat-bateko mezularitza aplikazio librea Google Play-tik kendu zuen Googlek pare bat egunez. Element garatzaileei inolako azalpenik eman gabe, Googlek aplikazioa kendu zuen. Mundu osoan erabiltzen den aplikazio libre eta federatuaren horren garatzaileak, Googlerekin harremanetan jarri zirenean, honek mezu estandar bat bidali zien ia inolako azalpenik eman gabe. Azkenean, Googleko arduradun batek telefonoz deitu zien eta komunikazio txarraz barkamena eskatzeaz batera aplikazioa zegoen bezala utzi zuen. Gertaera bitxia, ezta? Zein irakurketa egiten duzue zuek honi buruz? Komunikazio txarragatik barkamena eskatzeak esan nahi du erabakia aproposa ikusten duela Google, aplikazio potolo bati inolako abisurik eman gabe biltegitik kentzea? Google autoritarioegia denaren seinale da? Element enpresakoek abusuak ondo kudeatzen ez dituzten seinale da? Norbaitek Element fidagarria ez den zalantza pizteko ekintza bat izan da hau? Nola jakin zuen Googlek zehazki eduki desegoki zehatz horren berri? Ziur WhatsAppek eta Facebookek ez dutela honekin inolako zerikusirik? Kasualitate multzo bat baino ez da izan guzti hau? Niri gertaera honek zalantza asko pizten dizkit eta ez dakit ondorio garbirik atera daitekeen (burujabetza teknologiko gehiago behar dugunaz haratzago). Zein da zuen diagnostikoa? Bide batez, aipatu nahi dut Element aplikazioa ondoko lekuetan dagoela eskuragarri: * Android: * https://f-droid.org/en/packages/im.vector.app/ * https://play.google.com/store/apps/details?id=im.vector.app * iOS: https://apps.apple.com/app/vector/id1083446067 * MacOS, Windows: https://element.io/get-started

    4
    4
    Ubuntu instalatu ondoren
  • Txopi Txopi Now 100%

    Nire gomendioak zure amaren ezagutzak eta gustoak ezagutu gabe:

    • Firefox, ezinbestekoa (hasiera orri bezala start.duckduckgo.com). Gogokoetan finkatuta utzi gehien erabiltzen dituen webguneak: Wikipedia, Youtube, Grastronomia vasca, bere gustuko egunkaria, irratia...
    • Eposta konturik badu (telefonoan edo), Thunderbird konfiguratuta utzi.
    • Telegram erabiltzen badu, hemen ere instalatu.
    • Badaezpada, LibreOffice ere.
    • Laster-bideetan aipatutakoak jarri, badaezpada Writer barne (halako batean harritu zaitzake).
    • Telefonoko argazki eta bideoen kopia egin eta hori ere laster-bideetan utzi.

    Horrelako zerbait...

    4
  • Telegram, Whatsapp eta Signal aplikazioaetan Enkriptazioa
  • Txopi Txopi Now 100%

    Nik dakidala, Telegramen giltzarrapoaren ikurra duten elkarrizketek bakarrik dute ertzetik ertzerako zifratzea (E2EE). Aukera hori elkarrizketa pertsonaletan bakarrik dago eskuragarri. Talde batek ere ez du aukera hori eta ez da hain harritzekoa, edozein unetan hainbat pertsona sartu eta irten daitezkeen elkarrizketa batean ertzetik ertzerako zifratzea kudeatzea teknikoki zailagoa baita (beste mezularitza sistema batzuetan ere talde zifratuak beranduago inplementatzen dituzte).

    1
  • www.fastcompany.com

    Arrazoiak desberdinak izan daitezke: zure pribatutasunarekin jolasten dute, ez dute beraiengatik ordaindu duzuna balio. Aplikazio hauetako bat edo batzuk instalatuta badauzkazu, libratu zaitez beraietaz eta 2021a ondo hasi!

    4
    1
    0A.D. estrategia jokoa guztiz euskararatuta
  • Txopi Txopi Now 100%

    A, bada bai. Nik gogoan dut 0 A.D.euskaratu zela, jolastu nuen bertan euskaraz, baina albistea hemen ikustean dena euskaratzea faltako zela pentsatu nuen: interfazearen zatiren batzuk, laguntza...

    Baina dagoeneko euskaratuta bazegoen ez dut ulertzen zergatik bidali den hona berritasun bat bailitzan. @bertol@lemmy.eus?

    1
  • 0A.D. estrategia jokoa guztiz euskararatuta
  • Txopi Txopi Now 100%

    Hori da lan eskerga. Zorionak!

    1
  • Zein da nabigatzaile bakoitzak eskaintzen duen pribatutasun maila?
  • Txopi Txopi Now 100%

    Ez dut ikusten ezabatzeko ezer, nigatik segi aurrera!

    1
  • https://spyware.neocities.org/articles/browsers.html

    Pribatutasunaren ikuspegitik nabigatzaileak sailkatu daitezke: spywarerik duten arabera, anonimotasuna babesten duten neurriaren arabera eta abar. Webgune horretan, ondoko nabigatzaileak ageri dira honela sailkatuak: 1. **Pribatutasunik onena**: Tor Browser, GNU IceCat, Ungoogled Chromium, Iridium Browser, Pale Moon 2. **Pribatutasun ona**: Otter Browser, Falkon 3. **Baleko pribatutasuna**: Qutebrowser, Sphere Browser 4. **Pribatutasun kaskarra**: Waterfox, Brave, Firefox, Vivaldi, Dissenter 5. **Pribatutasunik ez**: Google Chrome, Opera, SlimJet, WebDiscover, SRWare Iron Sailkapen honen arrazoi nagusiak bertan azaltzen dira eta nabigatzaile bakoitzak bere orri propioa du azalpen gehiagorekin. Ia 2 urte pasa dira artikulua azkenekoz eguneratu zenetik. Zerbait gehituko zenuke zerrendan? Zerbait pribatutasun mailaz aldatuko zenuke?

    3
    9
    Txopi Now
    7 15

    Txopi

    lemmy.eus