Informatikariak
Txopi
•
Now
•
100%
WordPress-ek 20 urte
wp20.wordpress.netAurten, maiatzaren 27an, WordPress software libreak 20 urte beteko ditu. Blogak eta antzeko webguneak egiteko erabiltzen da eta bere esparruan erabiliena da. Hain da arrakastatsua Interneten dauden webguneen % 42a WordPress-ekin egina dela.
Librezale taldeak bere muina eta hedapen erabilienak euskaratzen ditu.
Software hau garatzen duen Automattic enpresak webgune hau sortu du urteurrena ospatzeko: https://wp20.wordpress.net/
Zorionak mundu osoan zehar barreiatuta dagoen WordPress komunitate zabal eta biziari! 💖
Comments 1