Hackeatuta dagoen Wordpress batentzat antimalware librea
  • aldakur aldakur Now 100%

    Ostras! Konturatu gabe izan da. Portapapelesean neukala dirudi ta copy&paste egin dut. Zuzenduta!

    1
  • Kaixo, Nire bloga bisitatzen baduzue eta edozein loturetan klik eginez gero, hackeatua izan dela konturatuko zeate. Ezagutzen dezuen antimalware libre edo doakoren bat? aurkitu ditudan guztiak diru trukekoak dira. Eskerrik asko. Bloga [aldakur.net](https://www.aldakur.net) **Edit: ** Azkenean konpontzea lortu dut. Zehazki ez dakit non zegoen arazoa, baina plugin batean harira zan. Plugin batzuk desinstalatu ondoren dana martxan jarri da.

    2
    2

    Kaixo, Nire amaren ordenagailuan Ubuntu (20.04 LTS) instalatu berri dut. Ze gomendatzen didazue instalatzea kontutan izanda bere lehen ordenagailua dela?

    5
    2
    Telegram, Whatsapp eta Signal aplikazioaetan Enkriptazioa
  • aldakur aldakur Now 100%

    Honen harira post berri bat idatzi dut blogean. Gure mezuen babesa Whatsapp, Signal eta Telegram aplikazioetan

    Blogean komentatzen dut. Azken finean konfidantza asuntua da. Jendea ez da Whatsapp zifraketaz fio eta nahiago du mezuak Telegram zerbitzarietan gorde. Ta nik, ez nago oso seguru hau egokia den.

    1
  • Azken eguneko albistea dela eta jende asko Whatsapp utzi eta Telegraman erabiltzen hasi da. Egia da, batzuk Signal aplikazioa aukeratu dutela, baina orokorrean, nik uste, Telegram izaten ari dela instalazio gehien jasotzen ari dena. Oker ez banago, Whatsapp eta Signal Puntuz puntuko enkriptazioa eskaintzen dute aukera lehenetsia bezala eta Telegram-ek ordea ez. Horretarako "eskuz" txat pribatu bat ireki beharra dago. Aukera hau asko harritu dit. Aukera lehenetsi bezala gure mezuak Telegram zerbitzarian enkriptatzen dira, ondorioz, Telegramek gure mezuak irakurtzeko aukera dauka. Gogoan izan zerbitzariaren softwarea ez dela kode librea. Beraz, azken finean gelditzen zaigun gauza bakarra konfiantza da. Hau da, Telegramek ez dituela gure mezuak irakurriko konfiantza izan behar dugu. Amaitzeko, oker ez banago, puntuz puntuko enkriptazioa taldeetan ere ematen da ez?

    4
    6

    Helburua, informatika gai nagusia izanik, euskarazko web zein blogak biltzea da. **Egoitz Gonzalez** *Garatzaile eta irakaslea* [aldakur.net](https://www.aldakur.net) **Ibai Imaz** *Garatzailea* [https://ibaiimaz.github.io/](https://ibaiimaz.github.io/)

    1
    0

    Duela 4 urte inguru [labur.eus](https://labur.eus/) Wordpress barnean erabiltzeko plugin bat atera nuen. Gaur egun erabilgarria da Wordpress 5.x.x bertsioentzat, beraz hemen uzte dut plugina deskargatzeko esteka eta konfigurazioaren bideo laburra. **WP-Labur:** [https://eu.wordpress.org/plugins/wp-labur/](https://eu.wordpress.org/plugins/wp-labur) **Konfigurazio bideoa:** [hemen](https://www.youtube.com/watch?v=abG9gG-H4b0&t=38s) Kodea: [https://github.com/aldakur/wp-labur](https://github.com/aldakur/wp-labur) Kontuan izan labur.eus zerbitzua [polr](https://www.polrproject.org/) izena duen proiektu librean oinarritzen dela. Horregatik, modu orokor batean labur.eus ez den zerbitzari batekin erabili ahal izateko beste plugin bat egin nuen. WP-Polr plugina alegia. **WP-Polr:** [https://eu.wordpress.org/plugins/wp-polr/](https://eu.wordpress.org/plugins/wp-polr/) ** **Kodea:** https://github.com/aldakur/wp-polr

    1
    0

    Nire bloga `Wordpress` baten bitartez daukat. Estatistikak jarraitzeko sistema eta plugin desberdinak erabiltzen ditut, baina oraindik ez naute guztiz konbentzitu. Hauek dira erabiltzen ditudanak: **Koko Analytics:** Sinplea eta nahiko egokia. Eguneroko bisitak, nondik etorri diren eta zein orrialde izan dira bisitatuenak ikusi daiteke. Agian sinpleegia eta norberaren *admin* erabiltzailearen bisitak ere kontutan hartzen dituela susmoa dut. **Jetpack Stats:** Informazio ugari ematen du, ondorioz konplexuegia izan daiteke. Doakoa da, nahiz eta aukera gehiago nahi badituzu pixka bat ordaindu beharra dago. *wordpress.com* helbidean bloga erregistratu beharra dago. **Monster Insights:** Agian, aipatutako hiruetatik informazio gehien eskaintzen duena da. Hemen ere, aukera gehiago izateko ordaindu beharra dago. Gainera, oker ez banago *Google Analytics* ekin batera lan egiten du.

    1
    0
    aldakur Now
    6 2

    Egoitz @aldakur

    aldakur@ lemmy.eus

    Basque teacher. Informatika Ingeniaritza Teknikoa. Software librean masterra. Web | Android | Linux | 🖊️ Gaztezulo | 🎙️ amarauna